XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landa-kanpinen erregimen juridikoa dekretu honetan jasotzen da.

Hala ere, landa-kanpinei Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpinen Antolamenduari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuaren X. kapituluan kanpinean daudenentzat jarritako eskubide eta betebeharren erregimen juridikoa ezar dakieke.

5.-Landa-apartamendua hau izango da: landa-ingurunean kokatutako turismorako apartamenduak, eskualdeko edo tokiko arkitektura tradizionala, tipikoa, duten eraikinetan daudenak.

Establezimendu horiek 24 plaza edukiko dituzte, gehienez, eta turismo-apartamenduen araudian ezartzen denaren arabera arautuko dira.

II. Kapitulua. Nekazalturismoa

4. artikulua.-Establezimenduaren baldintzak. 4 Irailaren 23ko 210/1997 Dekretuak, alegia, maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretua aldatzeko denak, artikulu hau honela berridatzi zuen.

1.- Nekazalturismoko establezimenduak nekazaritzako ustiategien barruan kokatu beharko dira